Frutok!
Maiatza hile latza. Azterketarik azterketa ni eta azterketarik azterketa nire ikasleak; beraz, ni ere aztergai. Ai! Eta Bizkaiko Foru Aldundia ate joka, errenta aitorpena egin behar dudala eta.
Nik, urtero legez, aurten ere lasai egin dut . Aurtengoa, gainera, soseguz ibiltzeko urtea izan da; izan ere, andreak ez du lanik egin, hipotekak hilero ikaratu gaitu eta iaz gure semetxoa jaio zen.
Ba, zer eta uste genuena baino zati eder bat gutxiago itzuliko digute. Kontuak txarto aterako genituen, baina, badaezpada, bankura hots egin dut ea zer gertatu den.
Antza, bankukoaren arabera, nik sartu bako paper bat aurkitu dute eta horregatik gehiago ordaindu behar genuen; andrea lanean egon izan balitz, baina, berari dagokion mailegu zatitik ere desgrabatu genezakeen. Kontrara, lanean ez denez ari izan -soilik umea zaindu eta hazi-, irabazirik ez du sortu -soilik umea-.
Zoratu egin nau. Orain Bizkaiko Foru Aldundiko demokrata berriek, Rouseauren liburutxoren bat irakurri dutela eta, gu hiritar moduan hartzea erabaki dute: neu hiritar bat, nire andrea beste hiritar bat; bakoitzak bere diru sortze ahalmena dugula. Gure semetxoa, berriz, desgrabagai bat, kenkaria.
Bizkaiko Foru Aldundiko difrutatu frutok:
Gu ez gara hiru ni, gu ez gara hiru hiritar -citoyen-. Gu familia gara.
Ez duzue gainditzen azterketa morala. Uste nuena baino latzago erakutsi zaituzte maiatzak.

About this entry
You’re currently reading “Frutok!,” an entry on 4 - brbk
- Published:
- 2010/06/02 / 3:54 pm
- Category:
- MJ
- Laburpen hitzak:
No comments yet
Jump to comment form | comment rss [?] | trackback uri [?]