Durazno izeneko fruta

Itzartu berri irratiko albisteak musika bezala entzuten ditut, goiko odei batetik beheragoko batera naraman musika, esna itxaroten nauen mundura ailegatzen laguntzen dit Euskadi Irratiko Goizak Gaurrek.

Gaur labain egin dut, zangotrabatu dit eta musturrez aurrera, goizeko zortzirak ez direla, etxeko sukaldean irratiari zarataka hasi naiz.

Txilen 33 mehatzari harrapatuta daudela esan dute; onik aurkitu dituzte gela batean. Azken 18 egunak esnea edanez eta durazno izeneko fruta bat janez pasatu omen dituzte.

"Durazno" izeneko fruta bat?! Bai! Laster EiTBko dokumental batean erakutsiko dute hegoamerikarrek ugaltzeko erritu berezi bat egiten dutela, coger izeneko ekintzaz amaitzen omen dute erritu berezi hori.


About this entry